2009ko azaroa. “Ariketa polita da distantziaz urruti eta kulturalki are eta urrutiago dauden pertsonei, beraiek bezalatsu, egoera gutxituan dugun hizkuntza komunitate bat berreskuratu nahian hemen egiten ari garena azaltzea”. Hausnarketa hori egin du berriki Iñaki Arruti Lasarte-Oriako Udaleko Euskara arduradunak.
Garabidek antolatu dituen Hizkuntzen eta herrien arteko truke programan parte hartu du berak ere eta truke hauen ondoren egin beharko genukeen erreflexioaz ari da, “dudan geratzen naiz elkartrukean nor ateratzen ote den garatuago, ustez hartzeko gehiago duena, ala ustez, hori ere, emateko gehiago duena?”