Datorren uztailaren 5ean, asteartea, goizeko 11,30tan Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Berrian) Hizkuntzaren Estandarizazioaren izenburupean, Garabide Elkarteak egin duen II. Liburu-DVD-a aurkeztuko dugu.
Ekitaldian egindako lana aurkezteaz gainera, Garabide Elkartearen izatekoa eta egitasmo honen nondik norakoak azalduko ditugu.
Garabide Elkartea euskalgintzaren eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko beste komunitateen arteko zubi lana egiteko sortutako elkartea izanik, egitasmo honetan erakunde eta eragile desberdinetako pertsona ugarik kolaboratu dute.
Gonbidaturik zaudete!