Albisteak

Hizkuntzen debekua Eslovakian

2015/01/01

2009ko iraila. Eslovakiako Gobernuak ebatzi berri duen hizkuntza legearen arabera, gutxiengo hungariarrak ezin izango du bere hizkuntzan mintzatu administrazioan eta leku publikoetan. Eslovakian bizi den gutxiengo hungariarrak bere nortasunaren aurkako erasotzat hartu du legea, bazterketarako ahalegin bat bezala. Izan ere, lege horren ondorioz, esparru publikoan ezin izango dira euren hizkuntzan mintzatu herrialdean bizi diren 500.000 hungariera hiztunek (Eslovakiako herritarren %10 dira).

Lege hori indarrean jarri zen egunean bertan, irailaren 1ean, protesta egin zuten hungariarrek Dunaszerdahelyn (eslovakieraz, Dunajaska Streda). SMK Eslovakiako hungariarren indar politiko nagusiak deitu zuen elkarretaratzera, eta deiari erantzunez, mila lagunek egin zuten bat hirian, nazio hizkuntzaren legeari arbuio egiteko. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundera ere iritsi zen protesta ekintza. Knut Vollebae ESLAko nazio gutxiengoetarako goi komisarioak bi aldeetako ordezkariekin bildu zen. Ekimen horrek, baina, ez du giroa baretzeko balio izan.

Informazio osatuagoa Berria egunkarian irakurtzeko, sakatu hemen.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus