Albisteak

Hizkuntzaren alde Jambaló-n (Kolonbia) lehen aldiz ospatu den ekitaldian parte hartu du Garabideko lehendakariak

2015/01/01

Urrian eta azaroan zehar, Andoni Barreña  Kolonbiako Cauca eskualdeko CRIC eraunde indigenarekin lanean ari da. UAIIN (Universidad Autónoma Indígena Intercultural) unibertsitatean Jatorrizko Hizkuntzen Lizentziaturan eskolak emateaz gain, CRIC Caucako Gobernuarekin batera bertako bost jatorrizko hizkuntza indigenetan (nasa yuwe, namiwam, inga, kichwa eta sia pedea) prestatzen ari den murgilketa haur-eskola pilotuak abiarazteko balioko duen egitasmoaren txostena idazten ere ari da Garabideko lehendakaria.

Proiektu horien baitan, azaroaren 15 eta 16an, Cauca Iparraldeko Jambaló komunitatean, Ëente yuwe (hizkuntzaren egunean) izeneko ekitaldian parte hartu du eta batzarra egin du nasa yuwe eta namiwam hizkuntzetako irakasle eta zenbait ikaslerekin. 

Barreña nasa yuwe eta namiwam hizkuntzetako irakasle eta zenbait ikaslerekin.

 

Ëente yuwe ekitaldia, nasa yuwe hizkuntzan egin zena, jatorrizko hizkuntza hori ikasteko antolatutako gau eskolen amaiera jaia izan zen. 2014ko ikasturtean 350 lagunek hartu dute parte eta Jambalóko biztanleria osoa 16.000 lagunek osatzen dutela kontuan izanik, izugarrizkoa da gaztetxoentzat, gazteentzat eta helduentzat antolatzen diren eskolon arrakasta.

Ekitaldiko partaideak 

 

Ikasleak ekitaldian abesten

 

Aurten nasa yuwe hizkuntza baino ezin izan da irakatsi, baina datorren urtean namiwam hizkuntza ere irakatsiko da, 300 inguru baitira namik herrikoak inguru horretan.

Idazkia namiwan hizkuntzan 

Lehen aldia da hizkuntzaren aldeko ekitaldiren bat egiten dela inguru horretan eta ospatze hutsa jada arrakasta da.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus