2010eko martxoa. Albiste onak datozkigu Boliviatik. Batasuna lortzeko lanetan jarraitzen dute izan ere hizkuntzalari aymarek. Dagoeneko hirugarren bilera egin dute, El Alto hirian, joan den otsailaren 27an.
Orain arte bakoitza bere aldetik ari bazen ere lanean, poliki-poliki ados jartzen ari dira eta beren hizkuntzaren batasunaren alde lanean segitzeko konpromiso garrantzitsua hartu dute bilera honetan. Ezinbesteko pausua hizkuntza biziberritzeko.
Hala ulertu dute eta horri ekin diote. Zeregin horretan gidaritza hartuko duen Hizkuntza Aymararen akademia eratu nahi dute orain. Beste esperientziak ikusi eta haietatik ikasiz, pausu irmoak eman gura dituzte. Besteak beste, Euskal Herriko esperientzia eskatu digute akademiaren funtzionamendurako aholkularitza eman diezaiegun.
Hemen aurkituko duzue aurreko bileretako informazio gehiago. Hurrengoa martxoaren hondarrean egitekoa dute.