Albisteak

“Hizkuntza politika jasangarri eta iraunkor baterantz Mexikon”

2019/05/16

Adierazpena mamitsua da eta GARABIDEk adierazpena eta bere edukia oso modu positiboan baloratzen duenez alde batetik bere komunikazio kanalak erabiliko ditu adierazpenaren zabalkunderako eta, bestetik, ekimenaren bultzatzaileen esanetara jartzen da martxan jarritako dinamika bultzatzeko moduan zehazteko.

Adierazpenak bi osagai nagusi ditu: kontuan hartzekoak, 5 guztira eta egiten diren proposamen ugariak. 

Kontuan hartzekoen artean honakoa nabarmentzen dugu: “Hizkuntza eta kultura indigenekiko politikak eskasak izan dira, eskastasunez tindatuak eta, sakonean,  gaztelaniatzeari zuzendua eta ondorioz, jatorrizko herrien  ahultze eta abolizioa ekarriz”. 

Proposamen ugariak 3 ataletan antolatzen dira: 

  • Aniztasun linguistikoaren alorrean politika publikoa birbideratu. 
  • Mehatxatutako kulturentzat laguntza eta promozio sare bat osatzea. 
  • Jadanik indarrean diren hainbat ekimen instituzional sendotu, izan ere bere inplementazioa arinegia baita. 

Adierazpena modu irmoan bukatzen da: “Ekintza hauek, jatorrizko aktoreekin eta aurrez aipatutako aktore gakoekin elkarlanean garatu behar direnak, desplazamendu  eta galera linguistiko eta kulturala  frenatzea eta inoiz leheneratzea  ahalbidetuko dituzte. Presazko  neurriak ez badira hartzen prozesu hori  beste bi generaziotan gauzatuko da, Mexikoren aniztasun linguistikoaren galera itzulezinarekin, mundu mailako handienetakoa”. 

Honako lerro hauen bidez GARABIDEko partaideok  martxan jarri den dinamikari ibilbide luze eta emankorra opa diogu eta bere garapen arrakastatsuan laguntzeko gure borondatea agertu nahi dugu.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus