2009ko iraila. Nazio Batuen Erakundeko Umeen Eskubideen Batzordeak atentzioa deitu dio Frantziari, Umeen Eskubideen Hitzarmenaren 30. artikuluari jarri zion oharragatik, eta oharra kentzeko eskatu dio atzera, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu duenez.
Herritar guztien eskubideak hizkuntza frantsesak bakarrik berma ditzakeela argudiatu zuen Frantziak. Artikulu horren arabera, gutxiengo etniko, erlijioso edo linguistiko bateko haurrak edo jatorrizko herrikoak eskubidea izango du giza talde bereko beste batzuekin batera bere bizitza kulturala izateko, bere erlijioa praktikatzeko eta bere hizkuntza erabiltzeko.