Giro goxoan eta etxekoian eraman zen aurrera Ordiziako hizkuntza eta identitate anitzei buruzko topaketa. Jarduera hau herriko Kulturen Arteko VIII. Topaketaren barruan kokatu zen, Ordizia Kolore egitasmoaren barruan.
Garabideko zein Ordiziako Udaleko antolatzaileen sarreraren ostean, Tarana Karim-ek, Azerbaijanen jaio eta Hernialden bizi den abokatu eta aktibistak, eman zion hasiera jardunaldiari. Bere hitzaldian, nortasunaren osagai anitzak jorratu zituen kultura askotarikoa duten bizilagunen identitate berriek sorturiko paradigma berrietan jarriaz fokua.
Ondoren, Ordiziako hizkuntza eta identitate aniztun bizilagunen bizipenak erdigunera eraman ziren, taldetxotan zeharkatzen gaituzten nortasunaren ezaugarri ezberdinen gaineko gogoetak egin zirelarik. Jardunaldiaren amaieran, mokadu baten bueltan eman zitzaion jarraipena elkarrizketari, elkar ezagutzarako espazio ezin hobea eraikiz.
Hala Garabiden nola Ordiziako Udalean oso positiboki baloratu da jardunaldia, gertutasuna, arreta, enpatia, elkarrekiko errespetua eta begirunea, zein kuriositatea izanik eguna ezaugarritu zuten balioetako batzuk. Kulturartekotasunaren bidean bere aletxoa jartzea ahalbidetu duen jardunaldiaren laburpen bideoa duzue jarraian ikusgai.
Ikus jardunaldiaren laburpen bideoa hemen.