2009ko otsaila. Wallmapuwen, Maputxeen Alderdi Nazionalistak bere hizkuntza instituzionala mapuzugun-a izango dela adierazi du berriki egin duen adierazpen instituzionalaren bidez.
Maputxeen herrian lehen erakundea da beren hizkuntzaren biziberritzeko konpromiso hau hartzen duena. Besteak beste, Garabideren eskutik Euskal Herrira egindako bisitetan hitz hutsetatik haratagoko ekintzen beharraz jabetu direlako.
Adierazpen horretan diotenez, mapuzugun hizkuntza biziberritu eta ofizial egiteko ahaleginerako konpromisoa hartzen dute.
Besteak beste hemendik aurrera beren hizkuntza ofiziala izango dela diote eta adierazpide nagusia alderdiaren ekitaldi publikoetan.
Adierazpena mapuzugunez, hemen.