Albisteak

Hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan Kolonbian

2021/11/17

Kolonbiako Cauca Departamentuko Tuunxiwxu-Toribio herriko nasa yuwe hizkuntzaren sustatzaileek, 14 lagunek, lanean dihardute  euren espiritualitatean eta kulturan oinarrituta jatorrizko hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan. 

Horretarako, besteak beste, metodoak eta materialak sortzen ari dira nasa helduak alfabetatzeko edo jatorrizko hizkuntza ez dakitenek berau ikas dezaten eta gaztetxoak eta gazteak hezkuntzan hizkuntzaz jabetu daitezen.

Baina zeregin hauek astunak eta nekezak dira bizi duten egoeran. Gizarte mailan talde armatuen eta narkoen bortizkeria etengabea, edo marihuanaren eta kokaren baratzeek, ekoizpenak eta salerosketak sortzen dituzten era askotako arazoak. Kulturaren arloan identitatea higatzen ari delako, gobernuak eta administrazioak egunerokoan beste identitatea ezartzen ari direlako. Hizkuntzaren arloan alfabetatze-maila oso apala delako eta idazkeran akordiorik ez dagoelako. Eta, bitartean, banakaren batek baino ez duelako hizkuntza transmititzen etxean. Neurrigabeko zeregina 14 lagunentzat! 

Garabide Elkartearen boluntarioek laguntzen ari dira, ahal duten neurrian, nasa yuwe hizkuntzaren irakasleak eta sustatzaileak ahalduntzen.

 

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus