Albisteak

Hitzarmena nasa yuweren hizkuntza eta eskola estrategiak indartzeko

2015/01/01

Durangoko Udalak eta Garabide Kultur Elkarteak hitzarmena sinatu dugu Kolonbiako Caucako nasa komunitate indigenarekin Hizkuntza- eta eskola-estrategiak indartzea nasa yuwe berreskuratzeko: euskal-nasa esperientzia elkartrukea egitasmoa bultzatzeko.

Egitasmo honen bidez Durangoko hezkuntzan ari diren bi lagunek nasa herrira egingo dute bidaia eta bertan euskal eskolaren esperientzia kontatzeaz gain, 0-7 zikloko helburuak, baliabideak, estrategiak eta planifikazioa nola diseinatu partekatuko dute irakasle eta eragile indigenekin.

Iaz eman zitzaion hasiera ekimen honi eta aurtengoarekin sendotu egingo da egitasmoa. Nasek orain dela urte bi jarri zuten abian euren lehen Luuçx Leskwe, euren hizkuntzan gauzatutako haur-eskola. Ekimen honen inguruan laguntza teknikoa eskatu diote Euskal Herriari esperientzia pedagogikoki bideratzeko.

Garabide Kultur Elkartea 2005etik ari da kooperazio linguistikoa bultzatzen euren jatorrizko hizkuntza, kultura eta identitatea biziberritu eta garatu nahi duten komunitateei aholkularitza eta trebakuntza eskainiz.

Argazkian Durangoko Udaleko Goiztidi Diaz Basterra Alkateordea eta Gizarte Ekintzako Batzordeburua eta Garabide Kultur Elkarteko presidentea Andoni Barreña hitzarmena sinatzen.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus