Albisteak

Hil dute Gerson Acosta Salazar, Garabiderekin elkarlanean aritutako buruzagi nasa

2017/04/24

Gerson Acosta Salazar, Kitek Kiwe Babesguneko buruzagi nasa hil dute joan den apirilaren 19an.

Kitek Kiwe Babesgunea 2001ean Cauca departamentuko Naya eskualdean paramilitarrek berrogeitaka nasa hil eta gero bertatik ihes egindakoek sortutako bizilekua da.

Garabideko kideek 2011ko azaroan Caucara egindako bidaian, bertako Nasa Üus elkarte indigenak gonbidaturik, Reasentamientos izeneko kabildoak bisitatu genituen eta Gerson ezagutu genuen Kitek Kiwera iristean, orduan ere bertako agintaria baitzen. Harrera egin zigun eta bere herriak bizi izandako sufrimendua kontatu.

[Argazkian Andoni Barreña, Garabideko lehendakaria eta Gerson]

Antza, indar paramilitarrek komunitate bereko kide bat erabili dute Gerson hiltzeko, zein atxilo dagoen justizia indigenaren aplikazioaren zain.

Esan beharra dago, hilketa ugari gertatu dela azken aspaldian Kolonbia osoan, eta bereziki Cauca departamentuan. 2016an, esaterako, 22 buruzagi hil dituzte Caucan, bake prozesua abian denean.

CRIC barruko Caucako erakunde indigenek hilketa salatu dute. Lotura honetan Çxhab Wala Kiwe – ACIN erakundearen salaketa irakur daiteke. Garabidek harremanak ditu erakunde horrekin 2011tik gaur arte.  http://www.cric-colombia.org/portal/acin-denuncia-asesinato-del-lider-gerson-acosta/

Movimiento Mundial de los Derechos Humanos erakundearen lotura honetan berria ikus daiteke eta, nahi izanez gero, elkartasuna adierazi hilketen aurka https://www.fidh.org/es/temas/defensores-de-derechos-humanos/colombia-asesinato-del-lider-indigena-gerson-acosta-salazar

[Argazkian: ezkerrean Andoni Barreña eta Gerson Acosta; eskuman Oihan Zubizarreta eta Viviana González; erdian zenbait nasa]

Gerson Acosta Salazar, agur eta ohore!

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus