Albisteak

HIBILez ibil, Plaza Berritik Degurixaraino

2022/03/24

Oraindik KORRIKArik ez baina hara eta hona aritu gara HIBILiz eta ibiliz. HIBIL, hizkuntzaren Hrekin, nola ez, izan da nagusi, baina teoria gehiegi ez eta praktika/bisitak izan dira ugari. 

Corpusa, eskolaz kanpoko ekintzak, genero tailerra, elkarrizketak eta grabaketak nola egin…HIBIL teorikoan. Arrasate, Andoain, Bilbo, Gasteiz, Laudio…ibil praktikoan.  Aspaldiko entitate sozialak (Euskaltzaindia, Zenbat Gara?) eta ilusio handia sortzen duten berriak (Aiaraldea faktoria) bisitatu ditugu, eremu publikoan ere esanguratsu bezain interesgarriak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailarekin eta Garapenerako Lankidetza Agentziarekin egindako aurkezpen eta iritzi trukaketak. 

Eta komunikazio honetan ezin ahaztu astean izan dugun gai nagusia: euskarazko komunikabideak, alegia. Mondraberrik, Goienak eta Berriak izan dute gure berri.

Dena ez da HIBIL izan, larunbatean ibili ginen, asko gainera, Degurixaraino, bertan artzain txabolan hamarretako-bazkari martxosoa egiteraino. Ordu gutxitan Bilboko Plaza Berritik “galdutako” Degurixaraino. Plaza Berria ziur ezagutu eta bertan egon zarela eta Degurixako kontuarekin galduta samar zaudela. Oñati eta Aretxabaleta-Eskoriatza artean, Arabarekin muga egiten duen paraje mundiala…ezagutu, dastatu beharrekoa.

HIBILiz eta ibiliz astea emankorra izan da, HIBILen ekuadorreraino heldu gara. Datozen bi astetan ere ibiliz arituko gara, KORRIKA bukatzeko.

 

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus