Albisteak

HIBIL ikastaldiko partaideak arrastoa uzten

2022/03/15

Aurreko astean eman genion hasiera HIBIL –Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko Lankidetza-ekimenaren baitako hilabeteko egonaldiari. 12 komunitate linguistikoko kide diren 20 partaideak gurekin ari dira  saio teorikoetan eta, hara eta hona, euskalgintzako eremu ezberdinetako entitateak bisitatzen.

Astea intentsua izan da baina ez da gorabehera handirik izan; hau da, gauzak aurreikusi eta prestatuta zeuden bezala gertatu dira.

Saio teoriko eta bisita ugari egin dituzte eta zaila izaten da  bata edo bestea azpimarratzea. Oraingoan, ordea, 2 azpimarratuko ditugu: bisiten artean, Tafallako ikastolara egindako bisita (aurresku eta guzti egindako harrera,  euren ordezkariek erakutsitako ezagutza eta jarrera, partaide guztiak jarri zituzten euskal dantzak dantzatzen…), eta, lehen kronikatxoan aipatu moduan, martxoaren 8ko kontzentrazioan euren ikur, bandera eta kantuekin sortutako giro berezia. Ekimen/egoera honek Goiena Telebistako informatiboaren aurreneko gaia izan zen.

Azken aipamenaren harira, azpimarragarria da parte  hartzaileen %75a emakumezkoa dela; hau da, 15 emakume eta 5 gizon ari dira parte hartzen. Datu hori komunitate eta hizkuntza gutxituen aldeko jardunean emakumeek duten garrantziaren adierazlea da.

Eta kronikatxo honetan gehiago ez, esaten dute irudi batek mila hitz baino gehiago balio duela. Lerro hauekin batera, gurekin finean ari den Maria Garmendia HUHEZIko praktikagileak, ikastaldiko lehen astean egindakoa jasoz, egin duen bideoa zuen eskura jartzen dugu.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus