HIBIL ekimenak primerako amaiera izan du. Aretxabaletan egindako azken festarekin eman genion amaiera martxoari eta klase teoriko-bisitei. Egia esate aldera, azken festari apirilean eman genion amaiera, ordu txikiak arte luzatu zitzaigun eta.
Apirilaren bata intentsua aurreikusten zen, egonaldiko azken eguna, horrenbeste aldiz entzundako Korrika dela eta, benetako Korrikan parte hartu…eta, hori guztia gutxi balitz, elurtuta gure bazterrak…lurralde epelagoetatik etorritakoak izan dira partaide guztiok, inork ez zuen ezagutzen elurra…zoramena!
Bistan da, Garabiden pozik gaude HIBIL egitasmoak emandakoarekin baina orain ez da balorazio zehatzetarako ordua. Atxikitako 2 bideoetan duzue AZKEN FESTA eta KORRIKAren bideoak. On egin!