Datorren uztailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 17,30tan, Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoa) Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV liburu eta dokumentala aurkeztuko ditu Garabide Kultur Elkarteak.
2009an abiatutako proiektuaren 4. atala da hau, aurretik argitaratu dira hurrenez hurren: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk ; Hizkuntzen estandarizazioa - Euskararen berreskuratzea II ; eta Hedabideak – Euskararen berreskuratzea III. Aurrekoak bezala, lan hau euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeleraz argitaratu da, eta euskararen biziberritze eta funtzio berreskuratze prozesua azaltzeko material sistematizatuaren premiari erantzun nahi dio.
Garabide Elkartea euskalgintzaren eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko beste komunitateen arteko zubi lana egiteko sortutako elkartea izanik, erakunde eta eragile desberdinetako pertsona ugarik kolaboratu dute egitasmo honetan.
Ekitaldian lan hau aurkezteaz gainera, Garabide Elkartearen izate eta egitasmoaren nondik norakoak ere azalduko ditugu.
Gonbidaturik zaudete!