2009ko iraila. Ñawipi, herri originarioen zinema eta bideo jaialdia egingo da Ekuadorren urrian. Rupai Koporazioak antolatuta, herri indigenen inguruko gaiak dituzten pelikula laburrak ikusteko aukera izango da jaialdi honetan. Urriaren 19tik 26ra bitarte , Ekuador iparraldeko Pichincha, Imbabura, eta Carchiko probintzietako komunitate, eskola eta auzotan emango dituzte pelikulak, eta hilaren 29tik 31ra, Quiton ospatuko da jaialdia. Bertan aukeratuko da obra irabazlea.
Peru, Bolibia, Kanada, Estatu Batuak, Mexiko eta Ekuador bertako lanak jaso dituzte. Aurkeztutako guztien artean hamazazpi aukeratu dira eta horiek erakutsi eta lehiatuko dira jaialdian.
Pelikula labur hauen emanaldiez gain, Erendira ikikunari, Evo pueblo eta Corazón del tiempo luzemetraiak ere erakutsizko dituzte. Halaber, jaialdiak irauten duten bitartean beste hainbat proposamen kultural jaso eta eman nahi dituzte, arte plastikoak, musika, dantza, literatura, argazkiak... beti ere herri indigenekin zerikusia duen eskaintza bada.
Informazio gehiago, pelikula aukeratuak, epaimahaiaren inguruagoak, eta jaialdiaren azken berriak Rupaik ireki duen gunean izan dezakezue.