Albisteak

Herri indigenen ipuinak erakusteko jaialdiak Ekuadorren

2015/01/01

2010eko apirila.  Ekuadorko herrien ipuinak eta istorio zaharrak jaso, ikus-entzunezko formatuetan prestatu, herri indigenei itzuli eta hedatzeko Asi dicen mis abuelos egitasmoak bere bideari darraio. Lanak erakusteko jaialdiak egin dituzte oraindik orain, komunitate indigenen beraien parte hartzeaz.

Ipuinok editatzeko laguntza emateko konpromisoa du baita ere Garabide Elkarteak, eta gure laguntzaile den Bilboko Zenbat Gara elkarteak. Ipuinak Ekuadorrerako editatzen laguntzeaz gain euskarazko bertsioak ere ateratzeko konpromisoa hartu dugu.

Herri jakintza jaso eta hedatu

Herri indigenen hizkuntzetan ahoz-aho eman diren istorioak gal ez daitezen eta hobeto ezagutu ditzaten helburua duen egitasmoa da. Eta oinarri-oinarrian du hedatzeko nahia. Horregatik antolatu dute jaialdia, urtero egin asmo dutena, eta horregatik ireki dute webgunea ere, ahalik eta informazio gehiena emateko.

Informazio gehiago egitasmoaren webgunean ez ezik, prentsan ere aurki daiteke.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus