Albisteak

"Hedabideak" 3. DVD-Liburuaren aurkezpena

2015/01/01

Garabide Elkarteak euskararen esperientziaren ikerketa eta sintesia egiteko bere egitasmoaren hirugarren atala burutu du : “Hedabideak. Euskararen berreskuratzea III”.

Datorren astean, otsailaren 14an, asteartez, goizeko 12:00etan, Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoainen), lan honen aurkezpen ekitaldia egingo dugu. Ekitaldian, Garabide Elkartearen izaera eta bere egitasmoaren nondik norakoak azaltzeaz gain, egindako lana aurkeztuko da. Hala, hirugarren ale honen film dokumentala ikusteko aukera izango da bertan.

“Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk”  izan zen gure lehen lana eta sintesi orokorra. Ondoren etorri zen “Hizkuntzen estandarizazioa. Euskararen berreskuratzea II” bigarren alea, eta gure lehen ale monografikoa. Oraingo ale monografiko berriak, Hedabideak deiturikoak, hizkuntzen berreskurapenean komunikabideek izan dezaketen eragina eta garrantzia du aztergai. Aurreko lan guztien antzera, liburu eta film dokumental batez osatzen da aurkeztera goazen hau ere.

Garabide Elkartea euskalgintzaren eta hizkuntza gutxituak dituzten munduko beste komunitateen arteko zubi lana egiteko sortutako elkarte txikia da, zuen guztion laguntza eta parte hartzerik gabe aurrera nekez egingo lukeena. Liburu eta dokumental hau egiteko ere halaxe izan da, laguntzaile asko eta bikainak izan ditugu, eta aurkezpen ekitaldia guztion emaitza erakusteko parada izango da.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus