Albisteak

HASI DA HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO GIDARITZARI BURUZKO IKASTALDI TRINKOA

2017/10/04

Atzo, Ikastaldi Trinkoaren hasiera ekitaldian, harrera ofiziala egin zieten Aretxabaletako alkateak –Unai Elkorok– eta Garabideko lehendakariordeak –Jon Sarasua aretxabaletarrak 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 agintariei. Elkorok ongi etorri hitzak izan zituen kurtsoan arituko direnentzat eta Sarasuak Garabideren eta esku artean dugun egitasmoa honen helburuak zehaztu zituen.

Etorritako indigenen ordezkariek, Carmen Gladis Alosilla Morales Peruko ketxuak  eta José Quimbo Amaguaña Ekuadorreko kitxuak, beraien aldetik, eskerrak eman zituzten euskal formazioa jasotzeko aukerarengatik eta Ikastaldi Trinkoarekin bete nahi dituzten espektatibak azaldu zituzten.

 

Atzodanik, beraz, martxan da egitasmoa eta urriaren 30era arte  iraungo duen Ikastaldi Trinkoan euren herrietan gidaritza perfila duten ordezkariek 140 orduko formazioa jasoko dute euskararen biziberritze esperientzian bertako adituen eskutik. Gainera, euskalgintzaren zein instituzioen hainbat entitate bisitatuko dituzte (Euskaltzaindia, Berria, HUHEZI, Kafe Antzokia, Oihaneder Euskararen Etxea, Udaletxeak, Diputazioak, hezkuntza zentroak...) ikasitakoa bertatik bertara ezagutzeko eta, halaber, sentsibilizazio ekintzak (mahai inguruak eta proiekzioak) egingo dira herri eta eskoletan euskal gizartearekin esperientzia trukerako tartea eskaintzeko asmoz. Hain zuzen ere, hemen egingo dira sentsibilizazio ekintza nabarmenenak:

  • Arizmendi ikastola, urriak 9
  • Biriatuko Ikastola eta Etxepare Lizeoa, urriak 12
  • Barañain, urriak 10
  • Beasain, urriak 11
  • Unibertsitateak: EHU, HUHEZI, urriak 16
  • Oiartzun, urriak 17
  • Usurbil, urriak 20
  • FAGOR taldea, urriak 24

 

Aipatzekoa da agintariei zuzendutako formazio proiektu honetan ahalegin berezia egin dugula emakumeen ahalduntzearen alde. Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

Idazle eskolako maia literatura eta lengoaia arduraduna. 

  • Milouda El Hankari El Bouzidi, Amazig (Rif-Maroko)

Kultuarteko bitartekaria.

  • Lizbeth Georgina Sánchez Ortiz, Nahuatl (Mexiko)

Eyichikweyiko – material didaktikoa ekoizteko kooperatiba- koordinatzailea.

  • Leonardo Durán Olguin, Nahualt (Mexiko)

Kalnemaxtiloyan heziketa instituzioaren eta  TOSEPAN TITATANISKE kooperatiban zuzendari

  • Paula Onesima Huenumilla Herrera, Maputxe (Txile)

             Mapuche Mapuzuguletuaiñ entitatearen ordezkaria.

  • Paolina Mercédès Vercoutère Morales, Kitxua (Ekuador)

             Imbabura probintziako gobernadorea.

  • José Quimbo Amaguaña Quito, Kitxua (Ekuador)

             Otavalo hiriko alkateordea

  • Benjamín Cuellar Fernandez irakaslea, Guarani (Bolivia)

             Alto Isosoko heziketa arduraduna.

  • Carmen Gladis Alosilla Morales Cusco, Quechua (Peru)

EIBn (Educación Intercultural Bilingüe) eta Cuscoko eskolan aditua. 

  • María Transito Victoria Esquit Choy, Kaqchikel (Guatemala)

             Ruk'u'x Gatinamitd eskola kaqhilea sarearen ordezkaria.

  • Diego Fernando Yatacue Ortega Cali, Nasa (Kolonbia)

CECIDICeko (Centro de Educación, Capacitación e   Investigación para el Desarrollo Integral de la        Comunidad) zuzendari orokorra.

  • Eyder Adolfo Vitonas Ramos Cali, Nasa (Kolonbia)

 Wasakkwewesx egitasmoko koordinatzailea.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus