Albisteak

Hasi da Garabidek eta Huhezik antolaturiko Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu tituludun maisutza

2015/01/01

2011ko maiatza. Maiatzaren 2an 20 partaiderekin hasi zen Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu titulua Eskoriatzan.

Mexiko, Ekuador, Kolonbia, Guatemala, Bolibia eta Wallmapuko (nazio maputxea) partaideez osatu da, ikasle taldea. Euretariko batzuk aurretik Garabidek antolaturiko Truke Programetan parte hartutako kideak dira eta beste batzuk berriz lehen aldiz etorri dira Euskal Herrira.

Hiru hilabetez hizkuntza gutxituen berreskurapenerako arlo desberdinetan garatu daitezkeen ekintzak aztertuko dituzte, ardatz moduan euskararekin jarraitu dugun ibilbidea hartuta.

Maisutza, irudian ikus daitekeen moduan, Eskoriatzako Ibarraundi museo-jauregian aurkeztu zen maiatzaren 3an. Bertan Huheziko, Garabideko eta Eskoriatzako udaleko arduradunek eta maisutzara etorritako bi partaideek hartu zuten parte.

Lehen bi asteetan marko teorikoa landuko dute Belen Uranga, Andoni Barreña, Jon Sarasua, Iñigo Arteatx, Juan Carlos Moreno Cabrera eta Iñigo Iñurrategiren eskutik. Hizkuntz aniztasuna, Hizkuntza eta nortasuna, Hizkuntz ekologia, Soziolinguistika,... dira aztertuko dituzten gaiak besteak beste.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus