Aste honetan hasi da Aditu Ikastaroa eta gaur bertan harrera instituzionala egin diete ikasleei Aretxabaletako alkateak –Unai Elkoro-, HUHEZIko dekanoak –Begoña Pedrosa- eta Garabideko lehendakariak –Andoni Barreña. Bere aldetik, etorritako 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 aktibista indigenen ordezkariak –Suna Altun kurduak- eskerrak eman ditu eman zaien aukeragatik eta kurtsoarekin bete nahi dituzten espektatibak azaldu ditu.
Astelehenetik, beraz, egitasmoa martxan da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean eta abenduaren 14ra arte iraungo duen ikastaroan euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibista direnek 500 ordu baino gehiagoko formazioa jasoko dute hizkuntza biziberritzeko estrategietan. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Beasaingo Udala dira formazio honen babesleak eta, nagusiki, hiru ardatz ditu:
- Klase teorikoak: moduloka banatzen dugu ikastaroa (hezkuntza, komunikabideak, aktibazio soziala…) eta euskalgintzako eragileak aritzen dira irakasle lanetan. Horrela, euskararen biziberritze prozesua didaktifikatzen dugu.
- Bisita didaktikoak: modulo bakoitzeko esperientzia praktikoak bertatik-bertara ezagutzeko euskalgintzako eragile, zein erakundeetara egingo ditugu bisitak, guztira 20.
- Herriz-herrikako bira: interesa duten pertsonekin esperientzia eta bizipen trukerako tarteak ireki nahi ditugu eta horretarako 21 sentsibilizazio ekintza (mahai inguruak, solasaldiak, proiekzioak, erakusketak…) antolatu ditugu Euskal Herriko herri eta hirietan. Bereziki nabarmentzekoa da urriaren 19an Bilbao Berrikuntza Faktorian komunitate desberdinetako ekintzaileekin eginen dugun jardunaldia: "AHALDUNTZEN: HIZKUNTZA ETA GENEROA".
Ikastaroa amaitu aurretik parte hartzaile guztiek proiektu bat idatzi eta aurkeztu beharko dute hemen ikasitakoa euren komunitateetan nola aplikatuko duten biltzeko. Denak dira hizkuntzaren aldeko elkarte edo erakunde bateko kide eta, hain zuzen ere, erakunde horien konpromisoa dute aktibistek ikastaroan garatuko duten proiektuaren inplementaziorako. Horrela, bi urtera luzatuko da Aditu Ikastaroa, 2018an formazioa norbanakoek jasoko dute eta, aldiz, 2019an komunitatera zabalduko da eragina, proiektua orduan eramango baita aurrera eta Garabidek horretarako beharrezkoak diren tutoretza eta jarraipenerako baliabideak eskainiko ditu.
Ikastaroari buruzko xehetasunak aipatu aurretik gogora ekarri nahi dugu bi astetik behin bideokronika eta kronika idatzia eskainiko dizuegula webgunean, beraz urriaren 4an hurrengoa, eta egunerokoan blogean, zein sare sozialetan -Twitter eta Facebook- ematen ari(tuko) garela bizitakoaren berri.
Herriz-herrikako bira: AGENDA (iraila-urria)
LAPURDI
BIARRITZ
- Irailak 26, asteazkena, Le Royal: Biarritz Amerique Latine zinema jaialdian “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia Mintzalasai ekimenaren baitan.
BIZKAIA
BILBO
- Urriak 10, asteazkena, 9:00, Deustuko unibertsitatea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin.
- Urriak 19, ostirala, 17:00, MU Bilbao Berrikuntza Faktoria, Jardunaldia: "AHALDUNTZEN: HIZKUNTZA ETA GENEROA"
BERRIATUA
- Urriak 16, asteartea, 19:00, bideo gela: “arNASA txiKITXUAK” dokumentalaren proiekzioaren ondoren Kolonbiako nasa eta Ekuadorreko kitxua hizkuntzetako ordezkariekin solasaldi irekia.
ARABA
GASTEIZ
- Urriak 15, astelehena, 12:00, Euskal Herriko Unibertsitatea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin
GIPUZKOA
BEASAIN
- Urriak 6, Boluntario eguna: Hizkuntza lankidetza ezagutzera emateko standa jarriko dugu eta Aditu Ikastaroko partaideak bertan egongo dira.
ARETXABALETA
- Urriak 15, astelehena, 15:30, Kurtzebarri: Mahai-inguru irekia Aditu Ikastaroko bi partaiderekin
USURBIL
- Urriak 20, Kultur Etxea: Argazki erakusketa Mundualdia jaialdiaren baitan
ERRENTERIA
- Urriak 24, asteazkena, 19:00, Mikelazulo: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko Guatemalako hiru partaiderekin.
DONOSTIA
- Urriak 20, larunbata, Miramar Jauregia: “Zubideiak 2-Bizi euskara zure erara” Topagunearekin
- Urriak 25, osteguna, Easo Politeknikoa ikastetxea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin
OIARTZUN
- Urriak 25, osteguna, 19:00, Udaletxeko pleno aretoa: “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.
NAFARROA
BARAÑAIN
- Urriak 17, asteazkena, 18:30, Gaztetxea: “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.
ALTSASU
- Urriak 20, larunbata, 9:30-14:00, Iortia kultur gunea:“Txikiak Handitzen: hizkuntza gutxituetako hedabideak munduan” topaketan Garabideren ordezkari gisa Yazmin Novelo yukatango maia hiztunak parte hartuko du.
Parte hartzaileak
Guatemalako kaqchikel, kitxe eta ketxiak
-
Miguel A.Oxlaj (Kaqchikela) Universidad Maya Kaqchikel
-
Levi Carmelina (Kaqchikela) Ruk'u'x eskola sarea
-
Iris Esmeralda Ac (Ketxia ) Federación Guatemalteca de Escuelas Radiofónicas
-
M.Salomé Huinac (Kitxea) Escuela Normal Bilingüe Intercultural
Mexikoko yukatango maiak eta nahuatlak
-
Lizbeth Sánchez (Nahuatla), Tosepan
-
Micaela Garrido Bonilla (Nahuatla ), Tosepan
-
Daniela Cano (Yucatango maia) Radio Yúuyum
-
Marcos Pech (Yucatango maia) Radio Yúuyum
Kolonbiako nasak
-
Huber Castro (Nasa) Çxha Çxha
-
Csristina Escue Yosando (Nasa) Cecidic
-
Viviana González (Nasa)
Ekuadorreko kitxuak
-
Carmen Chuquin (Kitxua) Sisariy-Kichwashun
-
Sisa Tarini Anrango (Kitxua) Sisariy-Tinkunakuy
-
Nancy Jimena Flores (Kitxua) Sisariy-AJKI
Boliviako guaraniak
-
Felix Taruire Carpio (Guarania) Fundación Yeporaka
-
Francisca Sanchez Romero (Guarania) Instituto de Lengua y Cultura Guarani
Brasilgo kashinawa
-
Jose Benedito Ferreiras (Kashinawa) Federaçao do Povo Huni Kui do Acre
Wallmapuko maputxeak
-
Sergio Andres Marinao Nahualpan (Maputxea) Mapuzuguletuaiñ
-
Ana Rosa Llaupi (Maputxea ) Parlamento Mapuche Koz Koz (Panguipulli)
Kurdistaneko kurdua
-
Suna Altun (Kurdua) Instituto Lengua Kurda
Afrika iparraldeko amazigha
-
Milouda El Hankari (Amazigha – Afrika iparraldea) Activista cultural rifeña
Ikastaroaren egitura akademikoa
1 Modulua Hizkuntza ekologia
2 Modulua Soziolinguistika
3 Modulua Hizkuntza eta generoa
4 Modulua Corpus
5 Modulua Hizkuntza transmisioa eta aisialdia
6 Modulua Hezkuntza
7 Modulua Hedabideak
8 Modulua Kulturgintza
9 Modulua Gizarte Aktibazioa
10 Modulua Helduen irakaskuntza eta alfabetizazioa
11 Modulua Lan Mundua
12 Modulua Eragileen Mapa
13 Modulua Hizkuntza Plangintza
14 Modulua Estrategien Sintesia
15 Modulua TELP tailerra
16 Modulua Kudeaketa
17 Modulua IKT
Saio osagarriak:
Hegoko esperientziak
Proceso de Revitalización del Catalan: Similitudes y Diferencias
Euskalgintzaren Balioak
ESPEZIALIZAZIOAK (bat aukeratuko dute):
18a Modulua Hezkuntza
18b Modulua Helduen irakaskuntza eta alfabetizazioa
18c Modulua Diagnosia, Planifikazioa eta Sentsibilizazioa
IKASTARO BUKAERAKO PROIEKTUA:
19 Modulua Proiektuaren aspektu formalen aurkezpena
20 Modulua Proiektua landu (idatzi, tutoretzak egin eta aurkeztu)