2009ko martxoa. Paraguaiako administrazio publikoko maila guztietan formazio elebiduna emateko eta funtzionarioei guarania irakasteko konpromisoa hartu du bertako Gobernuak Hizkuntza eta Kultura Guaraniaren Ateneoarekin lotu duen lankidetza konbenioaren arabera.
Lehendabiziko aldia da Paraguaiko Gobernuak horrelako konpromisoa hartzen duena. Lilian Soto Funtzio Publikoaren ministroaren lanari bereziki esker oneko azaldu zaio Ateneoa. “Hasieratik ulertu duelako biztanleriari bere hizkuntzan zerbitzua ematearen beharra”, dio David Galeano Ateneneko presidenteak.
Konbenioaren bigarren atalean elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute Gobernuak eta Ateneoak, “bazterketaren kontrakoa eta elebiduna” izango den Paraguaiko estatua eraikitzeko ahaleginean.
Funtzionario publikoek joan den urteko abendutik otsaila bitartean izan dute guarania ikasteko lehen kurtsoa.
Paraguaiko herritarren ia %90ek egiten du guaranieraz.