Albisteak

Guarania ofiziala Mercosur-en

2015/01/01

2009ko apirila.  Guarania Mercosur-eko hizkuntza ofizialetakoa izateko erabakia hartu du aho batez Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaik osatzen duten erakundeko parlamentuak. Lehendik hizkuntza ofiziala da Paraguain, Bolibian eta Argentinako Corrientes probintzian. Hamar bat milioi lagunek ezagutzen dute.

Parlamentuaren bileraz bat, Guarania ardatz hartuta hainbat alderdi aztertu dituzte aldi berean Hizkuntza eta Kultura Guaraniaren Ateneoak antolatu dituen jardunaldietan Paraguai bertako eta Argentinatik, Uruguatik eta Brasildik joandako adituek. Erakundeko hizkuntza ofizial izan dadin zenbateraino komeni den, hizkuntzak eskualdeko kohesio erreminta izateko duen gaitasuna, herrialde horietako literaturaz, guaraniak hezkuntzan duen egoeraz, eta oro har, Mercosur-en duen presentziaz aritu dira.

Hartutako konpromisoen artean Mercosur-eko Guaraniaren Hizkuntza Akademia sortzekoa dago, zeinak eremu horretako Guaraniaren lehen hiztegia egiteko ardura izango duen.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus