Albisteak

Giro ederrean amaitu dugu esperientzien III Truke Programa

2015/01/01

2009ko azaroa. Amaitu da Garabidek antolatu duen Hizkuntzen eta Herrien arteko III Truke Programa. Jaia ospatu genuen azken egunean Eskoriatzako plazan eta afaria egin genuen ondoren Aretxabaletako Larrino auzoan.

Giro ederrean, abesti eta dantza artean, batere arazorik gabe eta gustura amaitu ditugu jardunaldiak.

Lau aste luze dira egunak ondo beteak direnean. Eta pentsatzen dugu Amerikako herrietatik etorri diren gonbidatuak nekatuta itzuliko zirela beren herrietara. Baina pozik joan dira. Egonaldia ondo aprobetxatu duten irudipenaz. Hala adierazi digute jardunaldiak ixteko egin ditugun lehen balorazioetan.

Eskerrak parte hartzaileei

Garabideko kideon eta jardunaldietako parte hartzaileen esker oneko hitzak ekarri nahi ditugu hona. Berriro nabarmendu nahi dugu beren esperientzia kontatu diguten pertsonak eta elkarteak eta beren ateak zabaldu dizkiguten erakunde guztiek musu truk egin dutela. Ez hori bakarrik, saioak presatzeko orduak eman dituzte, materiala ekarri digute... Eskerrik asko denoi.

Programaren azken astean gainera, Euskal Herriko erakunde horietako batzuk hobeto ezagutzeko saio partikularizatuak antolatu ditugu herri indigenetako ordezkarien interesen arabera.

Lankidetza ez da eten

Beren lanetara itzuliko dira orain lagun amerikarrak. Beren erakundeetan eta komunitateetan Euskal Herriko esperientzia transmititzeko agindua dute. Trukatu ditugun esperientzia hauek haien errealitate eta beharrak hobeto ezagutzeko bidea egiten hasteko balioko digute euskal herritarroi, eta hemen ikasiak praktikan jartzeko moduak pentsatzeko haiei.

Gainera datozen hilabeteetan egiteko lankidetza egitasmo berriak pentsatzen hasi gara asteotan, haien beharrak eta gure ahalal hobeto ezagutzen joan garen heinean.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus