Albisteak

Garabideren "Mai da bai" dokumentala Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian

2019/10/18

Garabideren "Mai da bai (eta ezetzik ez dago)" filmak maputxeen hizkuntzaren biziberritzea jasotzen du eta hiru egile euskaldun gazte biltzen ditu euren lehen lanean: Anne Baskaran,  Imanol Eppherre eta Eider Ballina. Urte hasieran Eusko Ikaskuntzaren saria jaso ondoren, orain 2019ko Bilboko "Film sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 11. jaialdian aukeratua izan da filma. Proiekzioa urriaren 22an, asteartea, 17:00etan izango da Azkuna Zentroan eta ostean egileekin elkarrizketan aritzeko aukera izango dugu.

 

Nabarmentzekoa da proiektu honen oinarrian dagoen elkarlana: batetik, Garabidek munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako munduko eragileekin elkarlanean hizkuntza lankidetzaren bidez eta, bestetik, 2015ean ekin zitzaiolako urtero hizkuntza komunitateekin egindako lana ikus-entzunezkoetan biltzeari, gizarte aktibaziorako tresna gisa. Garabidek urtero hizkuntza komunitate bat proposatzen dio Mondragon Unibertsitateari eta bertako ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek aukera dute Gradu Amaierako Lan gisa hizkuntza komunitate horri buruzko dokumentala burutzeko. Lan horren emaitza da, beraz, "Mai da Bai (eta ezetzik ez dago)".

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus