Ezohikoa izan den urteari buruz ohikoa den memoria argitaratu dugu aurtengoan ere. Garabideren 2020ko memorian bildu ditugu, ahalik eta modu labur eta argienean, indarrean ditugun hiru lerro estrategikoen arabera antolatuta:
- Finkatze instituzionala eta antolakuntza
- Formazioa eta aholkularitza
- Aktibazio soziala Euskal Herrian.
Jarduera zehatzez gain, bai urteko balantze ekonomikoa, bai entitate babesle eta entitate laguntzaileen aipamen zehatza bildu ditugu. Gainera, nabarmendu nahi dugu Garabideren lanari buruzko azalpen orokorra txertatu dugula hasiera eta aipamen sentikorra egin diegula “Alba, Alvaro gure bihotzetan betiko!” lelopean 2020an joan zitzaizkigun Alba eta Alvarori. Gure webgunean zintzilikatu dugu memoria, aurreko urteetakoekin batera, gardentasunez edozeinek kontsultatzeko moduan. Diseinuarekin oso gustura gelditu gara, eskerrik asko zeregin horretan jardun duten Hiru Damatxoko artistei!