Koordinatzaileak egin beharko dituen lanak:
Garapenerako lankidetza proiektuen koordinazioa eta kudeaketa orokorra, proiektu horien finantzabideak bilatzea (diru laguntzen kudeaketa), kanpo eragileekiko zein Garabideko bazkideekiko harremanak eta kanpo komunikazioa garatzea.
Hautagaiei eskatzen zaizkien eskakizunak eta konpetentziak:
• Lizentziatura ikasketak edo parekiderik izatea
• B1 gidabaimena edukitzea
• Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jakitea
• Antzeko lanetan eskarmentua
• Euskalgintza eta lankidetza arloen ezagutza
• Proiektuak kudeatzeko gaitasuna
• Lan-taldeak gidatzeko gaitasuna
• Ikuspegi estrategikoa
• Komunikazio eta harremanetarako jariotasuna
Eskaintzen ditugun lan baldintzak:
• Egun erdiko lan jarduna (2014an bertan handitzeko aukerekin).
• Lan kontratua 2014ko abenduaren 31 bitartean (luzatzeko aukerekin).
• Lantokia: Eskoriatza
• Ordainsari erakargarria, ibilbide eta garapen profesionalarekin bat datorren
Otsailaren 14a baino lehen bidali beharko da curriculum-a Garabide
Kultur Elkartera posta elektronikoz (garabide@garabide.eus).
Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.