Gaur aurkeztu dira Bilbon 92 .EUS domeinu aitzindariak, eta Garabide Elkartearen webgunea horietako bat izango da. Aurkezpenean Andoni Barreña Garabideko presidentea izan da.
Euskararen komunitateak domeinu propioa izango du gaurtik aurrera. Katalanaren prozesu aitzindariaren ondotik (.CAT), dator .EUS fundazioaren lana, eta urteetako borrokaren ondoren lortutako domeinua.
Abenduaren 3ra bitartean 92 domeinu aitzindari izango dira sarean, hortik aurrera edonork eskuratu ahal izango du berea. Munduko gainontzeko hizkuntza gutxituekin elkarbanatzeko bezalako lorpen berria gure hizkuntzak sareko domeinu propioa lortzearena. Sarean hizkuntza aniztasunak duen leku eta aukerez jabetzeko aurrerapausoa.