Bihar, ekainak 28, Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteak antolaturik hitzaldia eskainiko du Garabide Elkarteak "Hizkuntza txikiak, ahaleginak eta zubiak" izenburupean. Hizlarien artean Jon Sarasua Garabideko kideak, Arturo Muyulema Ekuadorreko kitxwa hiztun komunitateko ekintzaileak eta Flor Canche Yucatango maya hizkuntza komunitateko hizkuntzalariak parte hartuko dute. Hitzaldia arratsaldeko 19tan Elkargunean izango da. Hego Amerikako hizkuntza gutxituen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko eta euskararen berreskurapenaren ibilbidea eta aurrera begirako gako eta erronkez jarduteko aukera paregabea.