Topaketa ekainaren 28an Tolosan eta ekainaren 30ean Donostian egingo da eta, bertan, GARABIDEko kide diren Andoni Barreñak eta Ander Bolibarrek hartuko dute parte “Irratigintza eta hizkuntza minorizatua EHan, Europan eta Latinoamerikan” gaiaz. Saio hau ekainaren 30ean, 10:00tik 11:30ra eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean izango da.
Asko dira topaketan landuko diren gaiak eta parte hartuko duten entitateak. Horien guztien informazio zehatza http://www.pazcondignidad.org/es/30-delegaciones/euskadi/1565-la-asociacion-paz-con-dignidad-antxeta-irratia-y-arrosa-sarea-hemos-organizado-del-28-al-30-de-junio-un-encuentro-bajo-el-titulo-lenguas-minorizadas-y-radios-libres loturan duzu.