Komunikatuak adierazten duenez, Kolonbiako estatuaren ardura da CRICeko komunitate indigenen eta protestan parte hartzen ari diren beste herritarren kontrako erasoak eragoztea.
Garabide elkarteak jakinarazi du bat egin duela Kolonbiako protesten aurkako deklarazio internazionalarekin. Beste hainbat elkarterekin batera sinatu du Garabidek komunikatua eta bertan adierazten denez, Kolonbiako estatuaren ardura da azken egunotan izan diren aktibisten aurkako erasoak eragoztea.