37 dira Bolivian bizi diren komunitate linguistikoak eta aipagarria da beraien oraina eta etorkizuna ziurtatzeko aurrera eramaten ari diren jarduna. Testuinguru horretan ulertu behar dugu duela 10 urte baino gehiago GARABIDE Elkarteak guarani eta ketxua komunitateekin, batez ere formazio mailan, izan dugun hartu-emana. Ahalegin hori begi-bistako emaitzak ematen ari da eta horietako bat da aurkezten dugun topaketa.
Topaketaren helburua “hizkuntzen biziberritzearen gakoak” aztertzea da: Euskal Herriko esperientzia aztertzea eta boliviar hizkuntza komunitateen jarduna norabide egokian jartzea
Ekimena oso esanguratsua da eta hona hemen beraren inguruko informazioa:
- Egunak: uztailaren 6, 7 eta 8an
- Ordua: 10:00tik – 12:00 (Euskal Herriko 16:00 – 18.00)
- On-line izango da: ZOOM eta FACEBOOK LIVEren bidez
Izena emateko helbidea:
Izena eman gabe parte hartzeko helbidea:
https://www.garabide.eus/quechua-euskaldunak-topaketa
- Parte hartuko duten hizlariak: 14 pertsona (9 boliviar, 4 euskaldun eta kolonbiar (nasa) 1. Aipagarria da parte hartuko duten boliviarren artean Boliviako gobernuko 2 ministro daudela.
Hizlari euskaldunak hauek izango dira:
- Jon Sarasua (MUko doktorea eta GARABIDEren sortzaileetako bat)
- Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzaren HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendaria)
- Sagrario Aleman (EUSKALTZAINDIAko zuzendaritzakidea)
- Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasle 25 urtez eta GARABIDEko lehendakaria)
Antolatzaileak: GARABIDE eta Boliviako 5 entitate hauek: CENAQ, Asociación Cultural Amistad y Ciencia, Consejo de Educación, ILCQ eta Unibol Quechua.
Zure gustukoa izango delakoan parte hartzera eta interesa izango duten ingurukoei informazioa zabaltzera gonbidatzen zaitugu.