2009ko urria. Euskarazko blogak saritzeko egitasmoa jarri dute martxan Bilboko Udalak eta Nontzeberri interneteko atariak. Euskara, gazteak eta teknologia berrien uztarketa sustatzea da Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Nontzeberri atariak abian jarri duten Bilblogari lehiaketaren helburua.
Hiru atal izango ditu: blog pertsonalak, taldeko blogak eta tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da. Euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna baloratuko ditu epaimahaiak.
Azaroaren 30ean bukatuko da blogak aurkezteko epea.