Jon Sarasua eta Andoni Barreña Garabideko kideak urrutiko hitzaldi bana eskaini dute pasa den astean PROEIB Andes (Programa de Formación en Educación Intercultural Bilingüe para los Países Andinos) programaren baitan.
Ikastaroa Boliviako Cochabamban kokatzen den arren, bi irakasleek hitzaldia birtualki eskaini dute PROEIB Andes-ek hala eskatuta. Programa honen helburua kultura arteko hezkuntza elebiduna sustatzea da Andeetako herrialdeetan. Cochabambako Mayor de San Simón unibertsitatean izan arren kurtsoa Kolonbia, Txile, Ekuador, Peru, Argentina eta Bolivia herrialdeen elkarlanaren fruitua da proiektua.
Sarasuaren interbentzioak La decisión de ser pueblo: bases de la revitalización lingüïstica en el País Vasco izenburua izan du, eta Barreñak ostiralean eman zuenak Sobre la construcción de la escuela vasca en el marco de la revitalización de la lengua propia.