Euskararen biziberritzearen esperientziaz Garabidek sortutako ikus-entzunezkoak aurkeztuko dira Bilboko Euskararen Etxean ekainaren 19an, asteazkenez, 18:30ean hasita. Aurkezpen ekitaldi honetan Garabideko Maiteder Sasieta eta Jon Sarasuak zein Bizkaiko Foru Aldundiko Isaac Amezagak parte hartuko dute, hurrenez hurren ikus-entzunezkoekin lotutako proiektuaren egile eta babesle diren erakundeetako kideek hain zuzen ere. Gainera, saio ireki honetako hitzartzeen ondoren, aurkeztutako ikus-entzunezkoetan laburrena emango da lehen aldiz.