2010eko urtarrila. Aymara hizkuntzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Boliviako El Alton, besteak beste Euskal Herrian izandako esperientziak partekatzeko.
Urtarril erdialdean egin dute lehendabiziko bilera, El Altoko Radio San Gabriel-en egoitzan, ASOIM elkarteak antolatuta, Erculina Mamani, Garabidek antolatutako III Truke Programan izandakoa buru zutela.
Euskal Herrian hizkuntzen biziberritzeaz jasotakoa ezagutarazi eta sozializatu nahi dute, eta eurentzat zenbateraino izan dezaketen baliagarri aztertu. Izan ere aymara herriaren hizkuntza oso egoera zailean dago hainbat alorretan. Sozializatzeko hainbat gonbidatu izan zituzten lehen bileran: Javier Reyes, hezkuntzan lan egiten duten CETHAS erakundekoa, Felix López, Aymaren Hezkuntza Kontseilukoa, Simon Quispe ASOIM elkartekoa, Flora Oyardo eta Justina Limachi hizkuntzalariak, Agustin Gutierrez poeta, Heriberto Paredes eta Garabideko lankide duguna Bolivian, Maider Elortegi.
Lehentasunen artean aymara hizkuntzaren akademia eratzekoa dute. Horretako berriro biltzekoak dira otsail hasieran. Aurrekoez gain hizkuntzalari aymara eta ikertzaile gehiago batzeko asmotan dira.