Garabide Elkartea Wallmapu-ko Inarrumegepeyem Mapuche Zugun Wallmapu Mew – Academia Nacional de la Lengua Mapuche erakundearekin bildu da elkarren arteko esperientziak trukatzeko asmoz 2014ko urriaren 25ean.
Bileran parte hartu dute Akademiako presidenteak, Benito Cumilaf-ek, hainbat kidek eta ekintzailek eta Garabideko presidenteak, Andoni Barreñak. Euskararen eta mapuzungunaren egoeraz eta biziberritzeaz informazioa trukatzeaz gain, etorkizunerako harremanak nola landu daitezkeen ere hitz egin dute.
Garabideko ordezkariak bertan ikusi ahal izan du nola diharduten Akademiako lagunak maputxeak alfabetatzen eta mapuzunguntzen. Hizkuntzaren (ko)ofizializazioaren alde ere ari dira. Horretarako, beste indar maputxe batzuekin eta Txileko Gobernuko Ordezkaritzarekin Araucaniako Ofizializazioaren Mahaia eratu dute.