2009ko azaroa. Euskalgintzaren zereginaz erreflexio interesgarriak egin ditu berriz ere Jon Sarasuak Elgoibarren Gotzon Garateren omenez egin dituzten hitzaldietako batean.
Euskara garatzeko politikak egiteko ahul samar ibili garela nabarmendu du, iritzien mailan ibili garela sarri, zientziaren oinarri eta arauetatik kanpo. Fokuak hizkuntzari buruz oso errigore gutxirekin hitz egiten dutenei jartzen zaizkiela gehienetan.
Eta ondorioen artean etorkizunari aurre egiteko estrategiak garatzeko argi baino ilun gehiago ez ote daukagun zalantza jarri du mahai gainean.
“Euskaltasunaren norabideaz, oldozpen batzuk” izeneko hausnarketa egin du. Sarean dago bideo osoa. Antzeko hausnarketa egin zuen orain hilabete batzuk Argia astekariko elkarrizketa batean ere.