Albisteak

Eskerrik asko KORRIKA, aurrera hizkuntza indigenak!

2019/04/09

Aurreikusi bezala burutu da Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea gizarteratzeko ostiralean KORRIKAren baitan egindako ekimena. Aurreikusita zegoen guztia, emozioak kenduta. Izan ere aurreikus ezinak eta askotarikoak dira gutariko bakoitzak prestaketa lanetan zein KORRIKAn bertan bizi dituen emozioak.

Dena den, bi sentimendu nabarmendu ziren partaide guztiengan: poza eta irrifarrea batetik eta, bestetik, nahia, aurrera egiteko nahia, bestetik.

Animo aste osoan zehar KORRIKAn egingo duzuen guztioi. Igandean Gasteizen elkartuko gara.

Kronika  beste 2 osagaiz osatuko dugu, 213. Kilometroaren amaieran kantatu genuen bertsoaren letra eta KORRIKAn ateratako irudi eta argazkiekin.

Ttipi-ttapa, ttipi ttapa, aurrera!

 

Boterearen hizkuntzak

hondamakinen antzera

mila hizkuntzen zoria

darama heriotzera.

Amildegia hor dago

hurbildu gara ertzera.

Jatorrizko hizkuntzentzat

argi daude bi aukera

geldirik geratzen dena

derrigor doa atzera

hemen korrika bakarrik

joan liteke aurerra

gutxi gara, asko gara

zatoz gurekin batera

iraganetik gerora

garena eraikitzera”.

 

Doinua: HABANERA

Egilea: Jon Saraua

 

Korrika Nafarroako Erriberan barna

 

Andoni Barreña, Garabideko egungo lehendakaria, lekukoa eramaten Arrate Ibargurenekin, Garabideko kide baten ama

 

Garabiderekin joandakoak Munduko Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea ekimenarekin bat egiten Korrikan

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus