2009ko iraila. Joan den uztailaz geroztik emititzen ari da Ekuadorko Cotopaxi probintzian TVMicc, mugimendu indigenaren telebista katea.
Bere sorreran Garabide lagun izan duen katea, Ekuadorko mugimendu indigenaren lehenengoa da.
Arratsaldeko bostetatik gaueko hamaikak arte egiten dute programazioa, tartean zuzeneko bi saio egunero, bata kitxueraz eta bestea gazteleraz.
Informazio saioak dira biak. Gaurkotasuneko gaiak lantzen dituzte, albisteak emanez, elkarrizketak eginez edo tarteka erreportajeak osatuz. Jorge Guaman kazetariak zuzendutakoa da kitxuerazko eta Maritza Salazarrek egiten duena gaztelerazkoa.
Gainerako orduetan marrazki bizidunak, dokumentalak eta musika saioak tartekatzen ditu MICC mugimendu indigenaren telebistak.
Lan eta zailtasun handiez ari dira, baina ari dira beren bidea egiten.
TV MICC- ÑUKANCHIK YUYAI from Garabide on Vimeo.