Uztailaren 9 eta 10ean Bilbon Hizkuntza Lankidetza eta Garapen Iraunkorra izeneko ikastaroa eskainiko da. Ikastaro hau UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatzen du Garabide Elkartearen laguntzarekin. Helburu nagusia garapenaren eta hizkuntza aniztasunaren arteko harremanak ezagutaraztea da. Ezagutza eta arrazoibideak landuko dira hizkuntza lankidetza eta heziketa eleanitza bereziki zaindu daitezen garapenerako lankidetza proiektuetan, berdintasuna eta garapen iraunkorra zaintzen den era berean.
Aukeratu diren irakasle gonbidatuei esker garapen sozio-ekonomikoa eta hizkuntza aniztasuna eta heziketa eleanitzaren garapenaren artean dauden harremanak aztertuko dira, bereziki hizkuntza gutxituen indarberritze kasuetan.
Ikastaroaren helburua da baita ere hizkuntza aniztasunaren aldeko sentiberatasuna indartzea, eta garapenerako lankidetza ekimenetan asistentzi humanitariotik areago hizkuntzen indarberritze esperientzietan elkartrukaketa bilatuz.
UNESCO Etxea, Soziolinguistika Klusterra eta Garabide Elkartea kolaboratzaileak dira ikastaro honetan.
Iturria: EHUko udako ikastaroak