2009ko ekaina. Bolibiako hezkuntza ministro ordea Diego Pary Euskal Herrian izan da Madrilen Juan Carlos I Unibertsitatean herri indigenen eskubideen gaineko kongresuan parte hartu ostean.
Garabidek eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateak Bolibiako Unibertsitate Indigenak (UNIBOL) bultzatzeko duen proiektuaren inguruan hainbat bilera eta lan saio egin ditugu.
Garabidek eta Hezkuntza Ministerioak duten lankidetza hitzarmenaren baitan, abuztuan UNIBOLeko fakultateak dauden hiru hirietan, hizkuntza gutxituan helduak alfabetizatzeko Euskal Herriko metodologia eta eratutako sistema integrala transmititzeko saioak nola abiarazi adostu genuen.
Argazkian Diego Pary ministro ordea, Irune Aguirrezabal Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Saileko zuzendaria eta Garabideko ordezkariak Lakuan eginiko bileraren ostean.