Albisteak

Bertso berriak, IximUlew-tik jarriak

2015/01/01
Joanes Igeregik hamaika hilabete pasa ditu Ixim Ulew-n (Guatemalan). Euskal Herrira itzuli zaigu hilabete pasatzera, eta maletan bertso sorta bikainak ekarri dizkigu. Horra lehenengoa:
 
 
Bertso barriak, IximUlew-tik jarriak

 

 
1)     Urte berria maia artean
hasia dudanez aurten,
lengo urteko azken eskola
izan da niretzat azken.
Inguru hontan bertso ekina
ez da erreza izaten
baina arkatza eta papera
hartuta halako baten
saiatuko naiz bertso hauetan
hemengo berri ematen.
 
2)     Astiro baina gorantza doa
nire kaqchikel-an maila:
xsaqer egunon, xokaq´a gabon
sartu behar diot tralla,
aditza zelan erabiltzen den
behar dut gogor entsaila,
lau “K” ezberdin dituzte eta
nik lautik zortzitan falla.
Gauza bat argi ikasia dut
euskara ez da hain zaila.
 
3)     Asteburu hau ondo pasa dut
Chiniqueherriko jaietan.
Hara bidean nindoalarik
Lemoa lakua bertan,
Urizar eta Ortuzartar bat
dabil alkate lanetan,
eta herriko fundatzailea
Echenique zen benetan:
Kolonia gara Europan baina
kolono ameriketan.
  
4)     Conviteata dantzaldia da
hemengo jaietan ginda,
maskaradaren gure ohitura
guztiz aldatu egin da.
Dantzan atera nahiko nituzke
hamaika patojalinda,
hasieretan bizkar hezurra
ondo mugitu ezinda,
baina banabil dantzan ikasten
merenge eta marinba.
 
5)     Dantzaldi baten bolichezar bat
hurbildu zitzaidan hara,
berba ta berba hasi zitzaidan,
gero eman besarkada,
K´iche´ hizkuntza ote zen hori,
latina ala euskara?
Bolo erdiak bertan jausita
lotan pasa zuten gaba.
Astearteko gure jarduna
oso moderatua da.
 
6)     Zuek utz awätz? galdetuz gero
utz matyox esan beharko,
zelan nagoen galdetuz gero
ederto eskerrik asko.
Askoz gehiago ez dut ikasi
baina ez daramat txarto.
Bertsoa maiaz osatu arte
saiatu behar dut bapo.
Tachajijavi, zaindu zaitezte
gehiago hurrengorako.
 
 
 
 
*Patoja= neska
*Boliche/bolo=zutik egoten lanak dituen mozkorra
*K´iche´=Chinique inguruko hizkuntza maiatza
 *Kaqchikel= bizi naizen inguruko hizkuntza maia.
*Convite= herriko jai guztietan maskarak eta mozorroak jarrita egiten duten kaleko dantza/desfilea. Bertako batek “estacostumbreviene de una tradición europea llamadamascarada” esan zidan. Zuberoakoa ala Italiakoa ote?
facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus