Albisteak

Babes mezuak Uri Ruiz Bikandiren omenez

2023/02/27

(Argazkia: Zaloa Fuertes. Durango 1936 kultur elkartea)

Asko izan dira Uri Ruiz Bikandi durangarraren omenezko babes mezuak, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo. Joan den astearte goizean hil zen Uri Ruiz, 72 urte zituela, eta haren ibilbidean utzitako arrastoa handia izan da, hezkuntzako hainbat arlotan, eta baita filogia munduan ere. Pedagogian doktorea ere bazen Ruiz. Euskal Herriaz gain, beste hizkuntza gutxituekin ere lan egindakoa da Ruiz, eta Euskal Herriko hainbat babes mezuren artean, Ekuadorreko kitxua komunitateak bereziki eskertu nahi izan dio han egindako lana.  

Garabide elkarteak ere, lerro hauen bidez, haren lana azpimarratu nahi luke, besteak beste, hizkuntza lankidetza proiektuetan egindakoa. Uri Ruizek Ekuadorreko kitxua hizkuntzaren biziberritze proiektuan parte hartu izan du, beste hainbat euskal aditurekin batean. Konkretuki euskararen biziberritzean hezkuntza arautuan izandako esperientzia konpartitzen lan egin du Uri Ruizek, Garabideren proiektuetan, eta tokian tokiko hezkuntza proiektuak martxan jartzeko aholkularitza ematen ere bai. 

Mila esker, Uri, egindako lanagatik!

BABES MEZUAK: 

 

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus