Albisteak

Asteburu konpletoa izan zuten maisutzakoek

2015/01/01
 Goiz-goizetik furgonetak hartu eta Tolosara abiatu ziren ikaslea keta bertan, San Juanetako azoka bereziko giro eta eskaintza ederraz gozatu zuten. Erosketak egin eta garaiko zenbait jakiez gozatua hartuta, babarrun jana izan zuten Tolosan. Ondoren nahiko kanta eta dantza eginda, Leitza alderantz abiatu ziren Perurenak orain urte batzuk zabaldu zuen harriaren inguruko museoa ezagutzera.
 
Peru-harrin euskaldunok harriarekin izan dugun harremana eta bereziki harri-jasotzaileak eta jaso beharreko harriaren artean sortzen den momentu magikoez aritu ziren. Hainbat argazki, bideo eta pasadizoen bidez Perurenak bere esperientzia eta urtean harri-jasotzeak izan duen bilakaera ere azaldu zizkien.
 
Bisita amaitzeko inguruko larreak eta haitzuloa bisitatu zituzten partaideek. Ikus eguneko argazkiak hemen.
 
Ekainaren 19an berriz, Araba Euskaraz-era hurbildu ginen. Egun zoragarria pasa genuen, festaz gozatu eta aldi berean euskararen inguruan biltzen den komunitatea eta giroa ezagutu zituzten. Garabideko kideok ere Bagare!
 
facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus