Albisteak

Arrakasta handiz aurkeztu ditugu euskararen berreskuratzearen gakoak ezagutarazteko liburua eta dokumentala

2015/01/01

2010eko maiatza.  Oso harrera ona izan dute Euskararen berreskuratzea, Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk dokumentalak eta liburuak. Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasi garen ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza dira, maiatzak 14 Andoainen [Gipuzkoa] aurkeztuko ditugunak euskalgintzako hainbat erakunde eta hedabideen aurrean.

Garabideko kideokin batera lan honetan parte hartu duten lagun eta erakunde asko bildu ginen beronen nondik-norakoak ezagutarazteko. Hitza hartu zuten Kontxita Beitia ikastoletako lehen irakasleetakoak, pelikulan partaide izan direnen izenean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak, Estibaliz Alkortak, erakunde finantzatzaileen izenean.

70 orriko liburuxka eta 40 minutu inguruko pelikula lau hizkuntzetan egin ditugu eta bi mila ale atera ditugu bakoitzetik. Gehienak Euskal Herritik kanpora banatzeko asmoz. Izan ere euskararen berreskurapenak izan duen bide honen argazki orokor honen hartzaile nagusia hizkuntza gutxitudun munduko beste komunitateak dira.

Hala ere iruditzen zaigu euskal herritarroi ere ondo etorriko zaigula lan honetan erakusten ahalegindu garenera hurreratzea. Uste dugu euskaldunok egiteke genuen ariketa dela aurkeztu dugun lanarena. Hasieratik nabaritu genuen gure esperientzia azaltzen zuen materialik ez edukitzeaz gain, aztertu eta sintetizatu gabe zeudela euskara gaur egungo egoerara ekarri duten estrategia eta lan ildo nagusiak.

Bestetik galera prozesua jasan zuten eta berreskurapenari ekin ziotenetako asko oraindik bizirik daude eta memoria historiko hori berreskuratzea beharrezkoa zela iruditzen zitzaigun, bai etorkin berriei gure nortasunaren ardatzak erakusteko, gure hizkuntza zer den eta nondik gatozen azaltzeko eta baita ere belaunaldi gazteei gure iragan hurbilekoa eta egindako lorpenak transmititzeko.

Garabideko langileok ez ezik gure inguruko hainbat laguntzailek, bai norbanako bai euskalgintzako erakunde, eta euskararen berreskuratzeko bidean protagonista izan direneko batzuek hartu dute parte lan honetan.

Horiei guztiei eskerrak emateaz bat lanaren nondik-norakoak gizarteratu nahi izan ditugu.

Kontxita Beitiak oso hunkitua hitz egin zuen, bere partaidetza txikia izanagatik, garai hartan egin zuten lanera eta orduko bizipenetara berriro sartzeko aukera eman diolako lan honek. Eurena baino, beren sema-alabak inola ere ezagutu gabeak zeuden ikastola berri batzuetako andereñoen esku jarri zituzten gurasoen meritua aitortu zuen berriro Kontxita Beitiak.

Estibaliz Alkortak eskerrak eman zizkion Garabideri Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen helburuetako batzuk gauzatzeko lankide duelako. Egitasmoa laguntzen jarraitzeko konprimisoa berretsi zuen, halaber.

Sakatu hemen dokumentalaren aurkezpena ikusi nahi baduzu.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus