Albisteak

Argitataratu da HEZKUNTZA – EUSKARAREN BERRESKURATZEA IV liburu eta dokumentala

2015/01/01

Euskararen Berreskuratzea bilduma. Zergatik? Norentzat?

Hasieratik izan dugu helburu jatorrizko hizkuntzen berreskurapen bidean dauden beste hainbat esperientzientzako ispilu izatea. Izan ere, kanpotik jasotako eskaera zela eta ohartu ginen, besteak beste, gure esperientzia azaltzen zuen materialik ez zegoela, eta aztertu eta sintetizatu gabe zeudela euskara gaur egungo egoerara eraman duten estrategia eta lan ildo nagusiak.

Hartzaile nagusia hizkuntza gutxitudun komunitateak dira, beraz, baina, ez bakarrak: liburuxka-dokumentala tresna egokia izan liteke belaunaldi gazteenei edo gure herrira etorri berriei gure nortasunaren ardatz nagusietako baten ibilbidea eta iragan hurbila transmititzeko ere.

Hezkuntza atala, nola gauzatu dugu

Lanaren koordinazioa eta edukiaren zehaztapena zein zuzendaritza Garabidek egin du, eta Alberto Barandiaran izan da lan horien koordinatzailea. Dokumentala Argiak ekoitzi du, eta errealizazio lanak, berriz, Maialen Sarasua eta Enero Dorronsorok egin dituzte.

Kontraste taldeko kideak: Amaia Antero, Julen Arexolaleiba, Miren Artetxe, Andoni Barreña, Kristina Boan, Itziar Elortza, Xabier Garagorri, Eneritz Garro, Aldegundo Gonzalez, Iñaki Gonzalez, Viviana Gonzalez, Itziar Idiazabal, Urko Kolomo, Xabier Manterola, Onintza Munduate, Inma Muñoa, Gualberto Quispe, Uri Ruiz Bikandi, Pili Sagasta, Jon Sarasua, Matilde Sainz, Pablo Suberbiola eta Cesar Telegario.

Dokumentaleko parte hartzaileak: Argitxu Noblia, Kontxi Erro Jauregi, Xabier Garagorri, Joseba Lasarte, Olga Altzate eta Naiara Alberro. Errealizazioa: Maialen Sarasua eta Eneko Dorronsoro.

Proiektuan hasieratik sinistu eta diruz lagundu duten erakundeak: Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia, Aretxabaletako Udala Arrasateko Udala eta BFA izan dira.

Eskerrik asko, lan hau gauzatzen lagundu diguten bazkide, lagun eta aipatu gabe geratuko diren baina isileko lana eginez gertu izan ditugun guztiak.

Ikusi hemen liburua eta dokumentala.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus