Laugarren ikasturtez, kultura aniztasuna eta komunitateen arteko elkarbizitza sustatzen duen proiektua gauzatu da Errenterian. Aurtengoan 300 ikasle eta irakasle inguru bildu ditu proiektuak.
Pasa den astean Toribio udalerriko nasa komunitateak gertaera lazgarri bat izan zuen: Edgar Tumiña Genbuel kiwe thegna (guardia indigena) erail zuten legez kanpoko talde armatuek.
Azken Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako partaideekin izandako elkarrizketen grabazioekin osatutako bideo-pilulak dira, eta astean bat argitaratuko da Garabideren webguneko "Bideoak" atalean.
Hizkuntza biziberritzea oinarri duen lankidetza hitzarmena sinatu zuten Yucatango Merida hiriko alkateak eta Garabideko Jon Sarasuak pasa den otsailaren 21ean.
Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren itxiera ekitaldia jasotzen duen ikus-entzunezkoa ondu du Garabidek; irriz eta aldarriz jositako ekitaldia lotura honetan dago ikusgai.
Ekuatore Gineatik albiste kezkagarria iritsi zaigu. Bubi hizkuntza eta kultura sustatzeko ËVÓVË/ËBÓBË kultur ekitaldia egiteko zailtasunak dituzte bertako lagunek. ËVÓVË/ËBÓBË elkarte soziokulturalaren prentsa-oharra irakurtzeko jo lotura honetara.
Ekuadorreko Otavalo udalerriko Gonzalez Suarez parrokian hizkuntzak biziberritzeko ikastaro batekin hasi dute urtea Sisariyko lagunek, tokiko gobernuaren eskariz.
Irunen kulturartekotasunaren bidean urratsak ematea ahalbidetu duen topaketa egin zen abenduaren 10ean (ikus laburpen bideoa).
Bihar, hilak 17, Garabideren Urteko Batzar Orokorra egingo da, 18:00etan Aretxabaletako egoitzan.
Kulturen arteko topaketa hau Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 76. urtemuga ospatzeko ekintza sortaren barruan egingo da, abenduaren 10ean Irunen.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus