Garabide elkartea eta HUHEZI fakultateak antolatu duen Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua, abenduaren 10ean amaitu egin zen.
Hiru hilabete hauetan, Euskal Herrian, hizkuntzaren inguruan arlo desberdinetan gauzatu diren estrategiak erakusteko, ekintza anitz egin eta euskalgintzan diharduten hainbat elkarte, eragile eta hedabide bisitatu dituzte. Goiena, Emun, Euskadi Irratia, Berria, Angiozar, Aretxabaleta eta Tafallako ikastolak, Txalaparta argitaletxea, Orio, Bilbo, Durango izan dira horietako batzuk.
Aditu Tituluari amaiera emateko, bertan parte hartu zuten 14 ikasleek agur festa antolatu zuten Eskoriatzan, HUHEZI fakultateko areto nagusian. Ekitaldian zehar erritualez, antzerkiez, poemez, kantez, antolatzaileen hitzez eta dantzez disfrutatu zuten bertara gerturatu zirenak.
Hemen ikusgai agur festako ekitaldia, joan ez zinetenak ere disfrutatu dezazuen!
Aditu titulua 2013 | Azken jaia osorik from Garabide on Vimeo.
Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluaren amaiera bezala Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, abenduaren 4ean egindako jaiaren bideoa.